XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Adibidez: funtzio polinomikoak, 4m / s. hasierako abiadura batekin erortzen ari den gorputz batek ibilitako distantziaren eta denboraren arteko erlazioa adierazten du.

Denbora (s) Distantzia (m) 3 elementuaren irudia P (3) da .

Honek zera esan nahi du; delako gorputz horrek 57 m egingo dituela erortzen 3 segundo pasa ondoren.

Dena dela, ez dira nahastu behar polinomio eta funtzio polinomiko kontzeptuak; funtzio izateak zenbait baldintza gehiago eskatzen bait du, polinomioak betetzen ez dituenak.

Polinomioak funtzioaren legea adierazten du, proposizio batek egin dezakeen modu berean.

... handiagoa da... baino .

3.6. Polinomio baten maila

Jakina denez monomio baten maila bere berretzailearen balioa da.

monomioa 4. mailakoa da.

Baina polinomio batetan zenbait monomio dagoenez, norbait aukeratu beharko da polinomio guztiaren maila adierazteko.

Polinomio baten maila, bere monomioen artean dagoen altuena da.

Adibidea: hirugarren mailako polinomioa
laugarren mailako polinomioa
lehenengo mailako binomioa (polinomioa)
.

3.7. Polinomioen sailkaketa Polinomioak sailkatzeko bi kriterio erabiltzen dira.

1. OSATU-OSAGABEA Polinomio osatuak: Maila altueneko monomiotik hasita beherakoan maila guztietako monomioak aurkitzen direnean .

Oharra: Zero mailako monomioa beharrezkoa da polinomio osatua izan dadin.

polinomioa ez da osatua.

Polinomio osagabea: Osatua ez dena, altueneko beherakoan mailaren bat falta denean alegia.

osagabea, hirugarren eta lehenengo mailako monomioak falta direlako.

2. ORDENATU-DESORDENATUA Ordenatua: Dauden monomioen mailak ordenatuak azaltzen direnean: -gorako ordena: behetik gora doana - beherako ordena: goitik behera doana .

Desordenatua: Ordenatua ez dena .